Lankide eztabaida:Endika Amundarain
Wikipedia(e)tik
Ongi etorri, Endika Amundarain, euskarazko Wikipediara: Hau zure eztabaida orrialdea da, beste wikipedialarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orrialdea ere baduzu, zure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... jartzeko (zure lankide orrialdea eraikitzeko informazioa lortzeko, ikus orrialde hau). Lehendabizi, Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen dizun orrialdea irakur ezazu. Beranduago, lotura hauek erabilgarriak izan daitezke:
Wikipediaren Txokoa duzu zure iradokizun edo komentarioak ezartzeko. Wikipedian ere hainbat Wikiproiektu daude, bertan parte har dezakezu nahi izanez gero. Wikipedialari baten galderari erantzuteko, bere eztabaidan egin beharko duzu. Bestela, ez zaio "mezu berri bat" duenaren oharra azalduko eta agian ez da konturatuko erantzun egin diozula. Orrialdearen goialdeko botoietan "+" ikurra aurkituko duzu. Bertan klik eginez, mezu berri bat sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuan zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo zara identifikatu.
|
[aldatu] Plentziako argazkia
Epa Endika. Ikusi dut Plentziako armarria ipini duzula. Ondo egina! Baina igo duzun lekuan (eta uste dut Commonsera igo duzula) irudiaren lizentzia idatzi behar da. Bestela 7 egun barru ezabatu egingo dute. Nik, armarri eta banderekin, {{insignia}} idazten dut. Horrela badirudi armarri eta ikur kategorian sarten dela, denok erabilzteko modukoak. Zeuk ikusi. Ondo izan. --josugoni (hemen idatzi) 08:20, 7 Ekaina 2006 (UTC)
[aldatu] Irudi:Plentziako zubia.jpg
Gauon Endika. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Plentziako zubia.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie • (postontzia) 20:43, 2 Urria 2006 (UTC)