Eskozia Berria
Wikipedia(e)tik
Eskozia Berria, Nova Scotia, Nouvelle-Écosse edo Alba Nuadh Kanadako 10 probintzietakoa eta penintsula handia da. Ozeano Atlantikoak inguratzen du leku guztietatik, istmoan Brunswick Berriarekin bat egiten. Urak banatzen du Eduardo Printzearen Uhartearekin iparraldean eta Ternua eta Labradorrekin ipar-ekialdean.
53.338 km2-ko azalera dauka, eta 2006an 934.405 biztanle zituen (16.94 bizt./km2).
Halifax du hiriburu eta hiri nagusia (359.111 biztanle). Cape Breton bigarren hiri handiena da (105.968), eta bertan bizi dira hainbat gaelikozko hiztunak.