Eskuin-muturra
Wikipedia(e)tik
Eskuin-muturra politikan eskuineko ideologiaren ideiak muturrera eramaten dituen korronte politikoa da. Ekonomikoki ideologia liberala da, moralari dagokionez oso kontserbakorra eta herri baten izaera tradizionalaren sustatze sutsua aldarrikatzen du. XX. mendearen amaieratik gainera, Europako herrietan inmigrazioa areagotzean, eskuin-muturreko talde politikoen ideologia kanpoko etorkinen etorrerari kontrajarri zaio.
[aldatu] Espainia
Espainian, eskuin-muturreko taldeak oso txikiak eta frankismoaren erregimen politikoaren hondarrak dira. Falange Española bezalako taldeak Francoren ideologiarekin jarraitzen dute eta gutxi diren arren, hainbat ekintza burutu izan dute gobernuaren aurka.