Euskal Herriko ibaiak
Wikipedia(e)tik
Euskal Herriko ibaiak bi isurialdetan banatzen dira. Mediterraneora doazenak luzeak eta zabalak dira eta Kantauri Itsasora doazenak motzak, bortitzak eta emari txikiagokoak.
Ebro da Euskal Herria zeharkatzen duten ibaien artean luzeena (910 km). Europako Mendietan sortzen da eta Mediterraneo itsasoan isurtzen du bere emaria. Bide horretan, hainbat kilometroz Euskal Herriko hegoaldeko muga da, Araba eta Nafarroan. Ibai handi guztien antzera, beste ibai eta errekek bertara isurtzen dituzte beren urak besteak beste, Zadorra, Baia, Ega eta Aragoi ibaiek. Azken hau da, Aragoi ibaia alegia, euskal lurretan zehar ibilbide luzeena egiten duena, 192 km Esako urtegian jaio eta, Nafarroa Garaia zeharkatu ondoren, Ebro ibaira isurtzen ditu bere urak.
Euskal Herriko kostaldean ura isurtzen duten ibaietatik Aturri da luzeena eta uremari handiena duena. Tourmalet inguruan jaiotzen denetik Baionan itsasoratu arte, 335 kilometro inguru zeharkatzen ditu, azken 30ak euskal lurretatik. Bide luze horretan, Pirinioetan jaiotako hainbat ibai eta errekaren emaria jasotzen du (Biduze, Errobi, Aran ibaia...). Aturrik bezala, beste euskal ibai askok ere Bizkaiko Golkoan isurtzen dituzte euren urak: Nerbioik, Bidasoak, Oriak, Debak, Urolak, Urumeak... Nerbioi ibaia da, hain zuzen ere, Bizkaiko Golkoan ura isurtzen duten ibaien artean Euskal Herriko lurraldeetan ibilbiderik luzeena egiten duena (75 km).
[aldatu] Kantauriar isurialdea
Bizkaiko Golkora urak isurtzen dituzten ibaiek ibilgu laburra dute, gehienetan erliebe handikoa. 50-70 km.tan gutxi gora behera 1300-1500 metroko aldapa egiten dute. Hauek dira ibai nagusien zerrenda:
- Ibaizabal
- Butroe
- Oka
- Lea
- Artibai
- Deba
- Urola
- Oria
- Leitzaran ibaia
- Araxes
- Urumea
- Oiartzun ibaia
- Bidasoa
- Ezkurra ibaia
- Ugarana
- Atturri
- Errobi
- Biduze
[aldatu] Mediterranear isurialdea
Mediterranear itsasora urak isurtzen dituzten ibai guztiek lehenago edo geroago Ebro ibaian isurtzen dituzte bere urak. Hauek dira Ebroren emaile nagusiak:
- Omecillo
- Baia
- Zadorra
- Ayuda
- Inglares
- Odron
- Ega
- Urederra
- Aragoi ibaia
Artikulu hau Euskal Herriko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |