Euskal Idazleen Elkartea
Wikipedia(e)tik
Euskal Idazleen Elkartea (EIE) 1982an sortu zuten, euskaraz idazten duten egileak biltzeko asmoz. 309 bazkide ditu (2006), herrialdeka horrela banatuta: Gipuzkoan 157, Bizkaian 77, Ipar Euskal Herrian 29, Nafarroan 24, Araban 20 eta erbestean 2 (Granadan eta AEBn).
Egoitza nagusia Donostian dauka elkarteak.
Egitasmoen artean, hauexek burutzen dituzte:
- Hegats literatura-aldizkaria kaleratzen dute.
- Kalegats argitaratzen dute, aurrean aipatutako aldizkaria kalean modu xumeago batean zabaltzeko asmoz.
- Galeusca antolatzen laguntzen dute, Katalunia eta Galiziako idazleekin batera.
- "Idazleak ikastetxeetan" eta "Idazleekin solasean" programak koordinatzen dituzte.