Euskal Unibertsitatea
Wikipedia(e)tik
Euskal Unibertsitatea historian zehar Euskal Herrian hezkuntza sistema propio bat izateko egon den aldarrikapena izan da. Unibertsitate hitzak berak bi adiera ezberdin ditu. Adibide bat jartzearren: Nafarroako Unibertsitatea esaten denean berez unibertsitate konkretu baten inguruan ari gara eta Italiako Unibertsitatea esaten dugunean Italiako Unibertsitate Sistemaren inguruan ari gara. Hori dela eta nahasmen handia dago bi kontzeptu horien artean. Karlos Santamaria euskal unibertsitatearen arteko pentsalariak honela adierazten zuen[1]:
Bi eginkizun diferente dago uste dudanez, gure Unibertsitatearen alorrean. Batari Euskal Unibertsitatea dei lekioke; besteari, berriz, Euskal Herriko Unibertsitate izena emango nioke nik, bion arteko desberdintasuna ongi azaltzeko (...) Euskal Herrian dauden eta egongo diren unibertsitate eta sasi-unibertsitate multzoari Euskal Herriko Unibertsitatea izena emango diogu. Aldiz, uste honek utopia itxura badu ere, nire terminologiaz Euskal Unibertsitatea euskalkultura eta hizkuntzaren “alma mater” izan beharko litzatekeen euskarazko unibertsitatea da | ||
—Karlos Santamaria |
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
Artikulu hau Euskal Herriari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |