Eusko Abendaren Ereserkia
Wikipedia(e)tik
Eusko Abendaren ereserkia antzina dantza ekitaldiei hasiera eman aurretik jotzen zen soinua da. 1983ko apirilaren 14an Eusko Legebiltzarrak Euskadiko ereserki ofizial bezala onartu zuen doinu hau. Hala eta guztiz ere, jende asko horren kontra azaldu zen, Jose Maria Iparragirreren Gernikako Arbola nahiago baitzuen ereserki bezala.
[aldatu] Gora Ta Gora
Sabino Aranak doinu honi egokitutako letra konposatu zuen, honenbestez Gora Ta Gora Eusko Alderdi Jeltzalearen ereserkia sortuz.
- Gora ta Gora Euskadi
- aintza ta aintza
- bere goiko Jaun Onari.
- Areitz bat Bizkaian da
- Zar, sendo, zindo
- bera ta bere lagia lakua
- Areitz gainean dogu
- gurutza deuna
- beti geure goi buru
- Abestu gora Euskadi
- aintza ta aintza
- bere goiko Jaun Onari