Faila
Wikipedia(e)tik
Faila bat geologian arrokatan sortzen den ezjarraitasun bat da. Lurrako lehenengo 200 kilometrotan sortzen dira. Arroka batek jasaten duen indar tektonikoa euren erresistentzia baino handiagoa denean jasaten duten apurdurak dira failak. Apurdura gainazal baten gainean egiten da, faila planua eta bere mugimendua plano honekiko paraleloa da beti.
Eduki-taula |
[aldatu] Faila baten elementuak
- Faila planua: faila batean dauden blokeak mugitzen direneko gainazala.
- Bloke altxatua: Bestearekiko altxatzen den blokea.
- Bloke ondoratua: Bestearekiko hondoratzen den blokea.
[aldatu] Faila baten deskribapena
Faila bat deskribatzeko garaian hainbat elementu hartu behar dira kontutan. Honakoak dira elementu nagusiak deskribaten hori egiteko:
- Norabidea: Faila planuak barne hartzen duen lerro horizontal batek iparralde-hegoalde norabidearekin sortzen duen angelua.
- Okerdura: Faila planuak horizontalarekin sortzen duen angelua. Hau neurtzeko faila planuko malda handieneko lerroa hartu behar da beti.
- Faila jauzia: Faila bateko bi bloketan elementu konkretu batek jasan duen mugimendu erlatiboa.
- Failaren izaera: normala, alderantzizkoa eta transformakorra edo urratze faila. (Ikusi ondoren).
[aldatu] Faila baten sailkapena mugimenduari erreparatuz
Faila bateko blokeak bestearekiko duen mugimenduari erreparatzen badiogu hiru motako failak daudela ikusiko dugu:
- Alderantzizko faila: faila mota hauek konpresio horizontalagatik sortzen dira (A irudia). Mugimendua ahalik eta horizontalena da eta faila planuak 30ºko okerdura izaten du horizontalarekiko. Faila mota hauek 45º baino gutxiago dutenean zamalkadura izena hartzen dute.
- Faila normala: Faila mota hauek tentsio horizontala dela eta sortzen dira (B irudia). Mugimendua orokorrean bertikala izaten da eta angelua 60ºkoa izaten da horizontalarekiko. Faila normalen elkarduraz horstak eta grabenak sortu daitezke.
- Urratze failak edo faila transformakorrak: faila hauek bertikalak izaten dira eta blokeen mugimendua horizontala izaten da (C irudia). Bi motako urratze faila daude: destroak eta sinistroak (eskubi edo ezker mugimendu erlatiboa dutenak). Plaken arteko muga transformatzailetan agertzen dira faila hauek.