Frodo Zorrozabal
Wikipedia(e)tik
Frodo Zorrozabal J. R. R. Tolkienen Eraztunen Jauna liburuaren protagonista nagusia da. Bilbo Zorrozabalek seme eta oinordekotzat hartu zuen Frodoren gurasoak txalupa bateko istripu batean hil ondoren.
Bilboren oinordekoa izanda, Eraztuna suntsitzea bere ardura izanen da, Gaizkiari aurre egin behar badion arren. Hala ere, Frodo Zorrozabal ez da ohiko heroia; bere ahuleziaz jabetuta, etsituta agertzen da tokatu zaion zamaren aurrean. Itzultzeko itxaropen handirik gabe ere, ekiten dio bidaiari.