Funtzionalismo
Wikipedia(e)tik
Funtzionalismoa XX. mendeko lehen erdian zientzietan nagusi izan zen paradigma dugu, soziologian, hizkuntzalaritzan nahiz arkitekturan, esaterako.
[aldatu] Soziologiaren funtzionalismoa
Gizartea sistema gisa ikusten du; sistemek, aldi berean, azpisistemak izango dituzte, eta gizartearen osagai bakoitzak bere funtzioa izango du. Horrela, ekintza sozialaren ikuspegi sistemiko bat garatuko du.
Funtzionalismoaren baitan hiru korronte nagusi bereiz daitezke: Malinowski-ren funtzionalismo absolutua, Merton-en funtzionalismo erlatibizatua eta Parsons-en estruktural-funtzionalismoa.
Funtzionalismoak gizartearen oreka eta izaera harmoniatsua defendatuko du. Sozializazioaren bidez (2. sozializazioa azpimarratuko dute batez ere) gizabanakoek gizartea bereganatuko dute. Bere kontzeptu nagusiak funtzioa (disfuntzioa, ageriko funtzioa zein izkutuko funtzioa), errola nahiz estatusa izango dira, besteak beste.