Giuseppe Terragni
Wikipedia(e)tik
Giuseppe Terragni (Meda, Lombardia, 1904ko apirilaren 18 - Como, 1943ko ekainaren 19) arkitekto italiarra zen, gehien bat Mussoliniren erregimen faxistaretzat lan egin zuena. Arkitektura arrazionalista italiarraren sustatzaile eta burua izan zen. Lanik ezagunena Comoko Casa del Fascio deritzana da, 1932-36 urteetan eraikia probintziako Alderdi Faxistaren egoitza izateko.
1921 urtean Milango Politeknikoan izena eman zuen, Scuola Superiore di Architettura delakoan, eta 1926 urtean diplomatu zen. 1927an, Rassegna italiana aldizkarian Gruppo 7 taldearen lau artikuluak argitaratu zituen, Arrazionalismo Italiarraren manifestutzat hartzen direnak. Talde hau, Terragniz gain, Adalberto Libera, Luigi Figini, Gino Pollini, Guido Frette, Sebastiano Larco eta Carlo Enrico Ravak osatzen zuten.
[aldatu] Lan garrantzitsuak
- 1929 : Novocomum eraikina, Como
- 1930 : Lehen Mundu Gerran hildakoei Monumentua, Erba, Como
- 1932 : O aretoa Iraultza Faxistaren Erakustaldian
- 1932-36 : Casa del Fascio, Como
- 1933-35 : Rustici Etxea, Milan
- 1936-37 : Sant'Elia haurtzaindegia, Como
- 1938 : Danteum proiektua, Erroma
- 1938-40 : Casa del Fascio, orain Palazzo Terragni, Lissone
- 1939-40 : Giuliani-Frigerio apartamentu eraikina, Como
[aldatu] Kanpo loturak
- Centro studi Giuseppe Terragni lan guztiak
- Danteum proiektuaren webgunea
- Terragniren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko webgunea, biografia eta lanekin