Gorbeia
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau mendiari buruzkoa da, esanahi ezberdinentzako ikus Gorbeia (argipena)
Gorbeia Araba eta Bizkaiko lurraldeen artean kokaturik dagoen mendia da, probintzia bietako tontorrik garaiena delarik.
Bere gailurra 1.481 m-ra dago. Goian, 18 metroko gurutze famatua dauka. 1902an jatorrizkoa eraiki zuten, 33 metrokoa. Ekaitz batzuen ondoren gaur egun dagoena jaso zuten.
Arbelaitz (1.513 m) mendirik gertuena da, 37.09 Km-ra duena.
[aldatu] Abiapuntuak
- Zaratetik (1 ordu 45 min)
- Muruatik (1 ordu 45 min)
- Pagomakurretik (1 ordu 45 min)
- Sarriatik (2 ordu 45 min)
- Ubidetik (2 ordu 45 min)
- Altubetik (4 ordu)
- Baranbiotik (4 ordu 30 min)