Haur besoetakoa
Wikipedia(e)tik
Haur besoetakoa Jon Miranderen nobela polemikoa da. Mirandek 1959an idatzi zuen Haur besoetakoa baina ez zuen editorerik lortu. Azkenik, Lur Argitaletxeak 1970ean argitaratu zuen, Gabriel Arestiren aurkezpen kritiko batekin. Polemika handia sortu zuen bere gai probokatzaileagatik. Hala ere liburuak arrakasta izan zuen eta ondoren edizio ugari izan zituen. Nobela garrantzitsuenetakoa da euskal literaturan.
Miranderen Haur besoetakoa Vladimir Nabokoven Lolitarekin alderatu izan da. Nobelak gizon baten eta bere haur besoetakoa den neskato baten arteko maitasun istorioa kontatzen du, erotismo puntu bat ere baduelarik. Harreman hau gaizki ikusia denez, protagonistak aurre egin beharko dio gizarte osoari (haurraren familia, emaztea, ingurukoak...). Azken finean liburua gizartearen hipokrisi eta bere moral judu-kristauari egindako kritika gogorra da. Bertan Mirandek bere filosofia barneratzen du (Joxe Azurmendik oso ongi azaltzen digu hau bere lanetan).