Herensugea
Wikipedia(e)tik
Herensugea mundu osoko mitologian agertzen da.
Antzinako kulturen ikusmolde telurikoaren osagai garrantzitsu bat da eta herrien erlijiozko sinesmenetan eragin handia dauka. Euskal kondairek osatu altxorraren parte da, dudarik gabe, batzutan buruanitzeko munstrotzat, bestetan aireetan barna dabilen meteorito goritzat agertuz. Ez da harritzekoa, beraz, herensugea suntsitu zuen Mikel goiaingerua ohoratua izatea Euskal Herrian, bereziki Nafarroan. Flaubert frantses idazleak bere aldetik, nafar kondaira eder bat – honen heroiak herensuge ikaragarri baten aurka borroka egin baitzuen - iturburutzat hartu zuen «Saint Julien l’Hospitalier» ipuin famatua idazteko.