Igande Odoltsua (1972)
Wikipedia(e)tik
1972ko urtarrilaren 30ean, gerora Igande Odoltsua (Bloody Sunday) izenez ezaguna izango zen egunean, Erresuma Batuko indar armatuek 14 pertsona erail zituzten eskubide zibilen aldeko manifestazio batean parte hartzen hari zirela, Derryn.
Egun hartan 15.000 pertsona atera ziren kalera, frogarik gabe ustezko IRAko kideak kartzelaratzea ahalbidetzen zuen neurri baten aurka, zeinagatik hainbat errugabe espetxeratuak izan ziren. Manifestazioa bakean hasi zen arren, talde txiki bat soldadu britaniarrak zeuden barrikada bati harrika hasi zen. Soldaduek hasiera batean gasarekin eta gomazko pelotekin erantzun zuten. Minutu batzu geroago ordea, kalea infernu bihurtu zen. Jendeak noraezean korri egiten zuen, benetako balengandik ihesi. Zaurituei laguntzeko hurbiltzen zen oro tirokatua izan zen. 20 minututan 13 hildako eta 30 zauritu egon ziren (hauetako bat geroago hilko zen).
IRAren ekintza armatuak hiru urte lehenago hasi ziren arren, oraindik erakunde txiki eta ahula zen. Igande Odoltsuaren erantzun bezala, babes sozial nabarmena jaso zuen eta boluntarioen gorakada izugarri bat.