Ikastola
Wikipedia(e)tik
Ikastola Euskal Herrian hezkuntza euskaraz ematen duen euskal eskola autonomoa da. Euskalduntasuna, euskara eta euskal kultura sustatzea ditu helburu.
[aldatu] Historia
- 1914: Lehen ikastola sortu zen.
- 1932: Lehen ikastola-elkartearen sorrera.
- 1944: Espainiako Gerra Zibilak ikastolen desagertzea suposatu zuen, baina hala eta guztiz ere, guraso talde batek eta Elbira Zipitria irakasleak ezkutuko ikastola bat ireki zuten etxean.
- 1960-1975: Ikastolen hazkundea. Garai honetan ikastolen kopurua izugarri handitzen joan zen, gaur egungo antzera ikastola bat nonahi aurkitzea posible izaten hasi zelarik.
[aldatu] Ezaugarriak
Honako hauek dira ikastolaren ezaugarriak:
- Euskalduntasuna, heziketa-ardatza.
- Izaera herritarra, titularitate soziala.
- Eraldatzailea, h.sisteman.
- H.komunitatearen eskuhartz.aktiboa.
- Gestio autonomoa, ikastolan.
- Ikastolen arteko lankidetza: Elkartea.
- Elkartasun Kutxa.
- Lan esparru espezifikoa.
- I+G, oinarrizko prozesu gisa.
- Prestakuntza Plana.
- Ikasmaterialgintza propioa.
- Ekonomia sozialekoa.
- Euskal Herriari atxikia.
- Autoebaluazioa.
- Kalitatea.