Iker Leonet
Wikipedia(e)tik
Iker Leonet Iza Oiartzunen jaio zen 1983ko Abenduaren 10ean. Gazte-gaztetatik, bere etxean eta familian txirrindularitza oso jarraitua izan da, bere amaren aldetik gehienak kirol honi loturik egon baitira; bere osaba Bixente Iza, esate baterako, txirrindulari profesionala izana da eta urtetan zear Illes Balears-Banesto taldean masailari lanetan ibilia da.
Jubenil mailako bi urteak Oreretako Bruesan egin zituen, baita bertan garaipen ugari lortu ere. Lehen urtean lasterketa bat irabazi zuen eta postu ugari lortu, eta bigarrenean 5 lasterketa, criterium bat eta bi etapako lasterketa bat irabazi zituen; tartean Gipuzkoako txapelketa, eta Euskadiko txapelketan txpeldunorde izan zen. Jubeniletako bi urte hauetan hainbat lasterketa egin zituen bai Gipuzkoako eta bai Euskadiko selekzioarekin. Espainikoarekin kontzentrazio batean ere egon zen.
2002 urtean afizionatu mailara pasa zen, eta nahiz eta eskaintza ugari zituen Bruesan jarraitzea erabaki zuen, ikasketei ere garrantzia ematen zien eta. Lehen urtean lasai aritu zen, transizio urtea baitzen. Bigarrenean berriz, 2003an, Oñatiko Ulma-Cegasa taldera pasa zen eskeintza ugariren arten hori aukeratuta eta bi lasterketa eta kriterium bat irabazi zituen eta postu ugari lortu, bere erregulartasunaz baliatuz Lehendakari Txapelketa irabaziz (afizionatuen lehen bi urtekoen txapelketa).
2004an Caja Rural talde nafarra aukeratu zuen berriro ere eskaintza asko jaso ondoren, eta bi lasterketa irabazi eta maila oso ona erakutsiz, hainbestetan amestutako eskaintza iritsi zitzaion, Illes Balears talde profesionalarena.
2005 eta 2006 urteak bertan pasa ditu, txirrindularitza profesionala zer den ikasten eta taldekideentzat lanea. Ez zuen zorte gehiegirik izan eta 2006 amaieran taldeak berekin ez zuela kontatzen jakinarazi zion.
Aurten, 2007an, Fuerteventura-Canarias taldean ariko da.