Wikipedia(e)tik
Iktinos (edo Iktious) Ka 5. mende erdialdeko arkitekto greziarra zen, Kallikrates arkitektoarekin batera Partenoia (447–432 Ka) eraiki zuten Atenasen.
Gauza gutxi dakigu Iltinosen bizitzari buruz, datu gehienak Plutarkoren idazlanetan oinarritzen baitira.
[aldatu] Lan garrantzitsuak
- Partenoia, Atenas
- Hefestos-eko Tenplua, Atenas. Ongien mantendu den eraikina eliza kristaua izan baitzen. Tenplu doriarra da.
- Apoloren Tenplua, Bassae. Bertan dago lehen koloma korintiarra.
- Telesterion, Eleusis. Eleusiar Misterioetan erabiltzen zen areto erraldoia.