Ilaski Serrano
Wikipedia(e)tik
Ilaski Serrano (Bermeo, Bizkaia, 1976ko martxoaren 9 - ) kazetaria, esataria eta telebistako-aurkezlea da. Kazetaritzan lizentziatua da.
21 urterekin eta karrera amaitu gabe zuela, Euskadi Gaztea irrati-katean hasi zen lanean esatari bezala. Geroago, telebistan agertzen hasi zen, irratiko lanak inoiz baztertu gabe. Hurrengo telebista-programatan egin du lan: KTM!, Betizu Gain-Gaina, Betishow, Betizu Arena. Ondoren, bi urtez aritu zen, herriz-herri Betimu karaokea aurkezten. Gero, Kuxkuxeroak umorezko saioan egin zuen lan.
2006ko urtarrila geroztik Mihiluze telebista-programa aurkezten du Kike Amonarrizekin.