Info7
Wikipedia(e)tik
Info7 irratia, 2006an euskal herritarren eta herri sektoreen babesarekin errealitate bilakatu den proiektua da. Hala ere, orain Internet bidez entzun daitekeen irratia FM bidez Euskal Herriko txoko guztietara ailegatzeko urratsak egiten ari da. Info7 irratiak herri oinarria eta borondatezko laguntza izan arren, eguneroko lana profesionalen esku dago. Eguneroko kudeaketa eta programazioa egitea bera langileen esku dago, betiere herri elkartearen eta bestelako laguntzaileen iritzia kontuan hartuta, noski.
Info7, Euskal Herria aintzat hartzen duten hedabideekin elkarlana bultzatzen ari da. Indarrak batu eta lanari ahalik eta etekin handiena ateratzea du helburuetako bat. Proiektu bakoitzaren izaera errespetatuz, euskal eremu komunikatiboa sendotzeko elkarlana beharrezkotzat jotzen du.
Info7 irratia, irrati nazionala da. Euskal Herrian gertatzen dena jakinarazi eta horren irakurketa egiten du. Munduan zehar gertatzen dena ere Euskal Herriaren ikuspuntutik lantzen du.
Egun ekarpena egin nahi du Euskal Herriko irratigintzan dagoen aniztasun eza gainditu ahal izateko. Espainiako eta Frantziako hedabideen nagusitasunaren aurrean, euskal identitatearen alde aritzen da.
[aldatu] Irizpide editorialak
1. Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko eskubidea du, eta euskal herritarrek, libre eta presiorik gabe, herri harremanak antolatzeko aukera izan behar dute. Aldi berean, irratiak munduko herrien askatasunaren eta elkarren arteko elkartasunaren alde egiten du.
2. Euskararen herria da Euskal Herria, eta, horregatik, hizkuntza biziberritzeko, hedatzeko eta erabat normaltzeko ahalegina egiten du. Euskararen ofizialtasuna du oinarrizko eskabide.
Irrati programazioan hizkuntza erabilerari dagokionez, proiektuak Euskal Herrian hitz egiten diren hiru hizkuntzak kontuan hartzen ditu. Hala ere, tarte handiena euskarak du.
3. Gizartearen antolaketan eta pertsonen arteko harremanetan irizpide aurrerazaleak nagusi daitezen egiten du lan. Gizarte eskubideen alde eta bazterketa eta esplotazioaren aurka; sexuen arteko berdintasunean oinarritutako harremanen alde; arrazakeriaren kontra...
4. Eskubideen ukazioak eragindako gatazka gordina pairatzen ari da, luzaz, Euskal Herria. Gatazka horri konponbide demokratikoa emateko hautua egiten du.