Ingalaterrako Henry I.a
Wikipedia(e)tik
Henry I (1068 inguru – 1135ko abenduaren 1) William Konkistatzailearen laugarren semea izan zen, Ingalaterran jaio zen lehena. Anaia William II.a hil ostean (1100ean) jaso zuen koroa Henryk. Alabaina, Robert anaia zaharrenak tronua aldarrikatu zion. Henryk 1106ko Tinchebrai batailan garaitu zuen. Robert bizitza osorako espetxeratu zuen eta Normandiako dukerria Henryren esku geratu zen. Beauclerc ezizena jaso zuen liburuekiko interesarengatik.
Justizia eta zerga sistemetan aldaketa andana egin zituen. Bere erregealdian normandiarren eta anglo-saxoien arteko aldeak desagertzen hasi ziren. Erregea bera saxoi noble baten alabarekin ezkondu zen. Elizarekin bakea hitzartu zuen, anaiarekin izandako gatazken ostean. Seme legitimo bakarra 1120an hil ondoren, ondorengotzarako baroiei botere batzuk eman zizkien. Matilda alaba izatekoa zen oinordekoa, baina gerra zibila hedatu zen.
Bere emazte Matilde 1118hil eta gero, erregea berriz ezkondu zen, gizonezko oinordeko baten beharrak eraginda. Horrela, 1122ko urtarrilaren 29an Adela de Louvainekin ezkondu zen Westminsterreko Abatetxean. Adela de Louvainek 17 urte baino ez zituen ezkontzerakoan. Zoritxarrez, bikoteak ez zuen lortu seme-alabik izatea. Frantzian hil zen, Saint Denis-le-Fermonteko hirian, Rouenetik hurbil, 1135ko abenduaren 1ean, 67 urte zituela. Readingeko abatetxean ehortzi zuten.