Ingeniaritza sozial (segurtasun informatikoa)
Wikipedia(e)tik
Segurtasun informatikoaren esparruan, ingeniaritza soziala erabiltzaileak manipulatuz isilpeko informazioa eskuratzean datza. Ingeniari sozial batek Internet edo telefonoa erabiltzen du biktima engainatzeko, eta ondorioz, isilpeko informazioa lortu (pasahitzak,...) edo legez kanpoko zerbait egin dezan lortzeko.
Segurtasun informatikoari dagokionean, punturik ahulena erabiltzaileak direla esan ohi da; hori dela-eta, askotan erasorik errazena ere ingeniaritza soziala izan ohi da.
Phishing delakoa, esate baterako, ingeniaritza sozial mota bat da.