New Immissions/Updates:
boundless - educate - edutalab - empatico - es-ebooks - es16 - fr16 - fsfiles - hesperian - solidaria - wikipediaforschools
- wikipediaforschoolses - wikipediaforschoolsfr - wikipediaforschoolspt - worldmap -

See also: Liber Liber - Libro Parlato - Liber Musica  - Manuzio -  Liber Liber ISO Files - Alphabetical Order - Multivolume ZIP Complete Archive - PDF Files - OGG Music Files -

PROJECT GUTENBERG HTML: Volume I - Volume II - Volume III - Volume IV - Volume V - Volume VI - Volume VII - Volume VIII - Volume IX

Ascolta ""Volevo solo fare un audiolibro"" su Spreaker.
CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Isabel II.aren erregealdia - Wikipedia, entziklopedia askea.

Isabel II.aren erregealdia

Wikipedia(e)tik

Isabel II
Isabel II

1843ko azaroan Espartero erbesteratu ondoren Isabel II.a Espainiakoari adin nagusitasuna eman zioten, hamahiru urte baino ez zituen arren. Erregealdi honetan izaera zentralista zuen estatu liberala finkatuko zen behin betiko, alderdi moderatuak izan baitzuen boterera erregealdi osoan, bi urteko progresistan izan ezik. Hego Euskal Herrian foru sistema erregimen konstituzional berrira egokitzeko negoziazioek aurrera jarraitu zuten.

Eduki-taula

[aldatu] Hamarkada moderatua (1843-1854)

[aldatu] Bilakaera politikoa

Isabel II.aren erregealdiaren lehen hamar urteetan Ramon Maria Narvaez jeneral moderatua izan zen pertsonaia nagusia, 1844ko maiatzean boterea eskuratu ondoren. Moderatuen zentralismo gogorra, kontserbadurismo politikoa, hauek estatuaren baliabideen zuten kontrola, hauteskundeetako iruzurrak eta errepresio gogorra zela medio progresistek zailtasun handiak izan zituzten boterea eskuratzeko.

Moderatuek, Esparteroren gainberaren ondorioz, boterea berreskuratu zutenean 1841 baino lehenagoko egoerara itzultzea suposatu zuen Hego Euskal Herria eta Pedro Egañal egindako kudeaketei esker, 1844ko uztailaren 4an bikoiztasun instituzionala berrezarri zen, hau da, Foru Diputazioak eta Batzar Nagusiak berrezarri ziren, lehengo eskumen administratibo eta ekonomikoak berreskuratu ziren eta 1845ko konstituzioak hautesle kopurua murriztu zuen Hego Euskal Herrian foruzale aberatsen mesedetan. Baina aduanak, kostaldean eta mugetan mantendu ziren; baita ere justizian egindako aldaketak eta foru baimenaren deuseztapena.

Baina erregimen moderatuak oposizio handiak izan zituen errepublikarrak, progresistak zein karlistak adibidez. 1848an hainbat altxamendu egon ziren, europar mailakoak baino eragin txikiagokoak: Madrilen muturreko progresistak altxa ziren, Katalunian eta Valentzian errepublikarrak eta Pirinioetan karlistak. Hauek guztiak isilarazteko Narvaezek neurri gorrak hartu zituen. 1849an progresisten sektore ezkertiarrenak Alderdi Demokrata fundatu zuen errepublikar eta sozialistekin, hauek erregimenaren erabateko aldaketa, gizakien eskubideen deklarazioa eta sufragio unibertsala aldarrikatzen zutelarik.

1848tik aurrera kontserbadurismoa areagotu egin zen, adibidez 1852an Juan Bravo Murillok koroari eskumen gehiago eman zizkion eta gorteen boterea baliogabetzen zuen konstituzio atzerakoia planteatu ziren, honen aurka demokratak eta progresistak agertu zirelarik.

Moderatuek galduriko kontrola berreskuratzeko prentsaren zentsura eta desagerturiko Milizia Nazionala ordezkatuko zuen Guardia Zibila sortu zen 1844an. Urrengo urteko urtarrilaren 8an udalen lege berria onartu zen, izaera zentralista gogorrekoa tokiko agintaritza gobernuko ordezkarien menpe jarri baitzuen eta Hego Euskal Herrian aplikatu zenean, foruzaleek protesta gogorrak burutu zituzten honen aurka.1845ko Konstituzioak hautesle kopurua murriztu zuen Hego Euskal Herrian eta horrek foruzale aberatsei egin zien mesede.

Erregimen moderatuak oposizio taldeak eduki zituen eta maiz borroka armatua erabili zuten, adibidez 1846an Bigarren Gerra Karlista hasi zen, 1849 arte luzatu zena. Katalunian izan zuen eragina eta Montemolin-go kondea izan zen eragile nagusia, Don Karlos infantearen semea hain zuzen ere. 1848an hainbat altxamendu egon ziren, Europan bizi zen bolada iraultzailea eragin txikiagoa izan bazuen ere:

  • Madrilen muturreko progresisten hainbat altxamendu gertatu ziren.
  • Katalunian eta Levanten errepublikarrak altxatu ziren.
  • Pirinioetan karlistak izan ziren protagonistak.

Altxamendu guzti hauek isilarazteko Narvaezek neurri gogorrak hartu zituen. 1849an progresisten sektore ezkertiarrenak Alderdi Demokrata fundatu zuen errepublikar eta sozialistekin. Alderdi horrek honako eskakizunak egin zituen: erregimen erabateko aldaketa, gizakien eskubideen deklarazio unibertsaleko printzipioak betetzea (biltzeko eta elkartzeko askatasuna) eta sufragio unibertsala. 1848tik aurrera kontserbadorismoa areagotu egin zen, 1852an Juan Bravo Murillok koroari eskumen gehiago eman eta gorteen boterea baliogabetzen zuen konstituzio proiektu atzerakoia planteatu zuen; ondorioz, progresistak, demokratak eta baita moderatuak berak ere aurka agertu ziren.

[aldatu] Moderatuen ekintzak

Narvaezen gobernuan

Moderatuek kontrola eta ordena lortzeko zuten interesa bi bidetik gauzatu zuten: Prentsaren zentsura eta Guardia Zibilaren sorrera 1844an, progresistek kontrolatzen zuten eta jada desagertua zegoen Milizia Nazionala ordezkatzeko eta nekazaritza guneetan eta bideetan jabetza eta ordena bermatzeko.

1845ean moderatuek hainbat lege erreforma bultzatu zuten:

  • Urtarrilaren 8an udalen lege berri bat onartu zuen: Izaera zentralistakoa zen hau, tokiko agintaritza gobernuko ordezkarien menpe jarri baitzuen eta Hego Euskal herrian aplikatu zenean foruzaleen protestak eragin zituzten.
  • 1845eko Konstituzio moderatua: Guztien artean banaturiko subirotasuna jasotzen zuen, baia botereen arteko lankidetza eta bi ganbaratako gorteak: senatua eta kongresua. Lehena bizi arteko karguek eta erregeak izendaturikoak osatzen zuten eta diputatuen kongresua; 1846ko hauteskunde legearen arabera; sufragio zentsitarioz aukeratutako ordezkariek, hiri eta landako erdi eta behe mailako klaseak at gelditzen zirelarik.
  • Alejandro Mon-ek erreforma sakona: Zerga-sistema arrazionalizatu eta liberalizatu egin zen, hiri ondasun higiezinen gaineko zerga zuzenak eta nekazaritzaren lurren etekinak bihurtu zirelariko estatuaren haziendaren bi sarrera-iturri.
  • Pida ministroaren hezkuntza erreforma: Hezkuntza zentralizatu, baina bigarren hezkuntza unibertsitateen eta probintzi agintaritzen kontrolpean jarri ziren.

Bravo Murilloren gobernua

1851n Vatikanorekin konkordatua sinatu zen, bertan honek desamortizazioak onartzen zituelarik eta horren truke hezkuntzaren kontrola berreskuratu eta estatuaren esku utzi zuen gurtza eta kleroa mantentzea. Makineria burokratiko modernoa osatu zen funtzionarioek oposaketa bidez eskuratu beharko zutelarik beraien lanpostua eta gobernuak aldatu arren hauen lanpostuak ez lirateke aldatuko.

[aldatu] Biurteko progresista (1854-1856)

[aldatu] Mugimendu iraultzaileak

1852. urtearen bukaeran, Bravo Murillok dimititu ondoren, hainbat gobernu ezegonkor izan zen, progresista, demokrata, errepublikar eta zenbait sektore moderatuen ezinegona areagotuz. 1854ko ekainean Leopoldo O'Donnell jeneralak(irekitasunaren aldeko moderatua) altxamendu bat burutu zuen Vicalvaro-n, Vicalvarada. Honen ondoren mugimendu iraultzailea progresista, demokratak eta errepublikarrengan hedatu zen. Madril, Bartzelona, Sevilla eta Bilboko altxamendu erradikalen aurrean erreginak gobernuaren zuzendaritza Espartero progresistaren eskuetan utzi behar izan zuen.

Esparteroren gobernua progresistek eta joera irekiko moderatu batzuek, O'Donnell, etab, osatu zuten. Ezarritako erregimena aldatzeari ekin zion, imprimatzeko askatasuna mugatzen zuten dekretuak baliogabetuz eta 1837ko hauteskunde sistema berrezarriz. Hau dela eta hainbat sektore politiko beraien aurka jarri ziren:

  • Alderdi atzerakoienak, karlistak, altxamenduak egin zituen 1855-1856an.
  • Alderdi iraultzaileek gizarte gatazkak bultzatu zituzten lehen aldiz, langile kataluniarren lehen greba bitartez, adibidez 1855ko greba orokorra Gaztelara hedatu zen, O'Donnell-ek berehala zapaldu batzuen ere. Honek burgesia kontserbadorismora zuzendu zuen, ordena eta jabetzaren errespetua eskatuz.
  • 1856ko uztailean Esparterok dimititu ondoren, erreginak gobernua osatzeko agindua eman zion O'Donnelli, honen gobernuan moderatuek eta progresista kontserbadoreenek hartu zuten parte, moderantismo politikorantz zuzenduz bidea. Era honetan Isabel II.aren erregealdiaren azken faseari hasiera emanez, hau da, moderantismoaren berrezarkuntzari.

Hego Euskal Herrian buresiak jarrera liberal kontserbadoreagoak hartu zituen, jarduera ekonomikoa garatu ahal izateko beharrezko ordena bermatzeko. Une horretan foruzale aberatsak tesi liberal moderatuetara hurbildu ziren, foruen aldekoak baitziren eta egonkortasun handiko sistema sortu baitzuten liberal moderatuek.

[aldatu] Progresisten ekintzak

Progresistek boterean eman zituzten bi urteetan legedia, administrazioa, ekonomia eta finantzetan ekintza garrantzitsuak burutzen saiatu ziren, guztiak aplikatzeko denborarik eduki ez zuten arren.

Legedia eta administrazioan

1856ko non nata Konstituzioa sortu zuten, honako printzipioak jasotzen zituelarik:

  • Subirotasun nazionala
  • Kongresu eta senatuaren hautazko izaera eta botere berbera
  • Norbanakoen eskubideen arautzea
  • Milizia nazionalaren berrezarpena
  • Probintzietako eta udaletako gobernuen hauteskunde bidezko aukeraketa, gorteetan aplikatutako sistema zentsitarioa aplikatuz

Biurtekoaren amaieran ia, 1856ko uztailean, udalen lege berri bat idatzi zen, tokiko instituzioek agintea berreskuratu zutelarik, baina 1868 arte indarrean jarri ez zena.

Ekonomian eta finantzan

Biurtekoan egindako ekintzarik garrantzitsuenak harturiko neurri librekanbistak izan ziren, bi helburu zituztelarik: Estatuko haziendaren diru sarrerak areagotzea eta herriaren industri garapena eta azpiegiturak sustatzea. Pascual Madoz hazienda ministroak desamortizazio lege bat eman zuen, jabetzan zibiletan izan zuena eragin handiena, batez ere estatuaren eta udalerrien ondasunetan. Hau dela eta nekazariek herri mendien erabilera komuna galdu zuten, baina Hego Euskal Herrian ez zuen eragin handirik izan XIX. mendetik saltzen ari baitziren herri lurrak.

Sozietate anonimoak eta jaulkipen bankuak liberalizatzeko zenbait legen jarri ziren indarrean, finantza sistemaren hedapena ahalbideratu zutenak.


[aldatu] Moderantismoaren berrezarkuntza (1856-1868)

O'Donnellen gobernuak 1845ko Konstituzioa berreskuratu zuen, Milizia Nazionala desegin zuen berriro eta hamarkada moderatuko legedia berrezarri zuen. 1856 eta 1858 artean O'Donnell eta Narvaez txandakatuz joan ziren boterean eta 58tik 63ra gobernuak egonkortasun handieran lortu zuen, Union Liberal alderdiaren zuzendaritzapean. 1863tik aurrera, moderatuek hartu zuten berriro ere boterea, baina, aldi berean, ezegonkortasun politikoa itzuli zen, alderdien zatiketaren ondorioz.

Hauteskundeetako iruzurren ondorioz, progresistak eta demokratak joko politikotik at geratu ziren; eta honen ondorioz bi talkek jarrerak muturreraino eraman zituzten, bide iraultzailea aukeratuz erreforma handiagoak lortzeko. Progresistak demokratengana hurbildu ziren eta azken hauek monarkia edo errepublika ezartzearen egokitasuna eztabaidatzeari ekin zioten.

Militarren ospea (Juan Prim jenerala bezala progresisten irudi nagusia adibidez) geroz eta handiagoa bihurtzen hasi zen Espainiak nazioartean izandako parte hartzei esker, Afrikako gerra edo Kotxintxinako espedizioan Frantziari eskainitako laguntzan adibidez.

1866. urtean Europan gertatu zen krisi ekonomikoak (finantzetan, industrian, trenbidean eta nekazaritzan) hornigaien krisiak ekarri zituen; ordurarteko egoera politiko eta sozial gatazkatsua areagotuz eta Narvaez eta Gonzalez Bravoren azken gobernu moderatuek oso gogor zapaldu zituztelarik gobernuaren kontrako altxamenduak. Eta politika autoritario honen ondorioz gizarteko behe mailak moderatuen sistema politikoaren eta Isabel II.aren monarkiaren aurka jarri ziren eta progresistak, demokratak, errepublikarrak eta Union Liberal Prim jeneralaren agindupean elkartu ziren Isabel II.aren erregimena deuseztatzeko.

Bitartean Hego Euskal Herrian foruzaletasuna liberal moderatuen eta progresisten artean hedatu zen, burges zein nekazaritza munduko aberatsentzat onuragarriak baitziren autogobernua eta foruetatik ondorioztatutako zerga berezitasunak.

[aldatu] Ikus, gainera

Beste hizkuntzak

Static Wikipedia (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu

Static Wikipedia February 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu