Jammu eta Kaxmir
Wikipedia(e)tik
Jammu eta Kaxmir iparraldean dagoen Indiako estatua da. Hiriburua, neguan Jammu da eta udan, Srinagar. Mendebaldean Pakistanekin muga egiten du eta iparraldean Txinarekin. 2004an 10 milioiko biztanleria zuen. Estatu indiar honetako hizkuntza ofizialak urdua eta kaxmirera dira.
Estatua hiru eskualdetan banatzen da: Jammu, Kaxmirreko ibarra eta Ladakh. Garrantzitsuenak lehenengo biak izanik. Kaxmirreko ibarra Kaxmir izeneko erregio historikoaren zati da.
Kaxmirreko erregioak gaur egun (2007), eraso terroristak jasaten ditu India eta Pakistanen artean disputatzen dutelako.
[aldatu] Erlijioa
Jammu eta Kaxmirreko estatua sortzen duten hiru eskualde bakoitzak erlijio ezberdina dute. Jammun hinduismoa da nagusi, Kaxmirren islamismoa eta Ladakh-en budismoa.