Lankide eztabaida:Janfri
Wikipedia(e)tik
Hartu leku hau lasai berba eiteko leku baten moduen, parke bateko banku bet, taberna lasai bet edo gogokuen dekozuen lekue lez. Ez zaitezie beldurtu, idatzi gura dozuena!
Eduki-taula |
[aldatu] Erabiltzaile txantiloiak
Kaixo!
Pila bat gustatu zaizkit zure erabiltzaile txantiloiak. Gauza da horietako asko agian interesgarriak direla beste lankideentzat eta agian komeni da, zuk nahi izanez gero, txantiloi bat bilakatzea (ikusi nire erabiltzaile orrian daudenak). Era berean guztia ordenatzeko sortu nituen {{goiko apala}}, {{apala}} eta {{beheko apala}} txantiloiak erabiltzea gomendatzen dizut. Aio! -Theklan; (zer?) 15:16, 29 Abendua 2006 (UTC)
- Beno, momentuz ez dago orrialderik, baina agian hori egingo dut orain, laguntza orrialde bat idatzi gai horrekin. Hala ere zure txantiloiak guztiek erabiltzeko moduko txantiloiak bilakatzea ez da oso zaila, batzuk egingo ditut, zailagoak diruditenak, eta ikusiko duzu nola horrela, ados? -Theklan; (zer?) 17:10, 29 Abendua 2006 (UTC)
- Aldaketak egin eta zure orrian arazoak zeudela ikusita birmoldatu dizut... nahi ez bazenuen barkatu, laster konpon daiteke. Bestela ere edozein dudarekin edo galderarekin, mesedez, egin eta bion artean ea soluzio bat aurkitzen diogun arazoei. Aio! -Theklan; (zer?) 17:55, 29 Abendua 2006 (UTC)
- Demagun zure txantiloia lankide doraemon deitzen dela. Aski da horretarako Txantiloi:Lankide doraemon izeneko artikulua sortzea. Bertan kutxa kopiatu, behar den kategoria eman (horretarako beste batzuk ikus ditzakezu) ADI, noinclude artean jarri behar da hau ez agertzeko zure orrian, eta kitto! Gero lankide doraemon jarrita bakarrik agertzen da txantiloia. -Theklan; (zer?) 18:25, 29 Abendua 2006 (UTC)
- Aldaketak egin eta zure orrian arazoak zeudela ikusita birmoldatu dizut... nahi ez bazenuen barkatu, laster konpon daiteke. Bestela ere edozein dudarekin edo galderarekin, mesedez, egin eta bion artean ea soluzio bat aurkitzen diogun arazoei. Aio! -Theklan; (zer?) 17:55, 29 Abendua 2006 (UTC)
[aldatu] Mila esker
EGA atera ondoren suposatzen da jakin beharko nukeela, baina beti ahaztu egiten zait nola zen araua XD. Mila esker gogoratzeagatik. Istarí Imhotep 11:33, 5 Urtarrila 2007 (UTC)
[aldatu] Bizkaiko Udalerriak
Momentuz handienak gutxi gora behera eginik daude, egin nuen azkena Etxebarri izan zen, 8.000 biztanlekoa. Bizkaia banatu genezake, bakoitzak eskualde jakin batzuk hartuz. Esaterako, Busturialdea nik hartu nezake, baditut argazki batzuk eta apur bat dakit eskualde horretako herriei buruz. Edo ez dakit, zeuk proposatu ;) -Etxeorratz; (erantzuna hemen idatzi) 12:52, 5 Urtarrila 2006 (UTC)
- Nik ez nuke momentuz wikiprojekturik sortuko, ez da arkitektura edo historiako gaiak bezain gai zabala. Lea-Artibai egingo duzula ta, Lekeitioko argazkiak baditut, ia igotzen ditudan egunen baten. -Etxeorratz; (erantzuna hemen idatzi) 14:52, 5 Urtarrila 2006 (UTC)
-
- Ba orain arte jarraitu dudan eskema honakoa izan da
- * Lehenik eta behin, herriaren azalpen txiki bat, zein eskualdetan dagoen eta abar.
- * Ondoren lehen puntua, == Inguru naturala == , bertan azalduz zein udalerrirekin egiten duen muga, udalerri horretan dauden mendi eta ibaiak, eta abar. Atal honetan auzoei buruzko informazioa sar liteke, edo bestela "Banaketa Administratiboa" izeneko atal bat egin Inguru naturalaren ostean.
- * Bigarren puntua Banaketa Administratiboari buruzkoa litzateke
- * Ondoren, hirugarren atala herri horren historiari buruzkoa.
- * Laugarren atala Demografia eta biztanleriari buruzko atala.
- * Bostgarrena, Garraiobide eta azpiegiturak.
- * Seigarrena, Kultura, monumentuak, museoak...
- * Eta holan, puntuak asmatzen joan zaitezke. Baina egia esan, Amorotori buruz ezin esango duzu asko azpiegiturei dagokienez, edo bueno, akaso bai :D Eta Bizkaiko herri txiki askoren demografia ere nahiko antzekoa da: biztanle galera. -Etxeorratz; (erantzuna hemen idatzi) 19:52, 5 Urtarrila 2006 (UTC)
- Bai, ikusi nuen. Dena den, esan nizunetik ez da askorik aldetzen. -Etxeorratz; (erantzuna hemen idatzi) 23:01, 14 Urtarrila 2006
[aldatu] Redirecta
Kaixo! Ikusi dut Pellori eginiko ekarpena, kotilla bat naiz, ezin dut ebitatu. Redirect bat egiteko #REDIRECT [[Artikuluaren izena]] jarri behar duzu. -Theklan; (zer?) 21:00, 10 Urtarrila 2007 (UTC)
[aldatu] Galdera bat
Egunon, birzuzenketa orri zuri baten #REDIRECT [[nora birzuzendu]] kodigoa idatziz egiten da. Kodigo hau ez duzu buruz ikasi behar, beheko ikur eta letra berezien azkena da; sakatu eta testuan agertuko da.
Nahi duzuna artikulu bati beste izen bat ipintzea bada, goian dauden botoietariko bat mugitu da. Horri eman eta segitu pausuak. Aurretik konprobatu orri berri batera zaudela mugitzen.
--Pello, beldur barik 12:09, 11 Urtarrila 2007 (UTC)
- Parkatu, ez nekien beste inork erantzun zizunik aurretik, ez naiz erantzun zapaltzailea. --Pello, beldur barik 19:39, 14 Urtarrila 2007 (UTC)
[aldatu] Spama
Kaixo Janfri! Spamarena esaten nuenean zen nire kontaktu guztiei (hotmailen, edo beste leku batean) email masibo bat bidaltzea Wikipedia zer den azalduz eta laguntza eskatzen. Hori baino ez zen. Unikoa egin dut nik jasotzen ditudan email masiboetako helbidea hartuz eta bertara bidaliz, ez dakit hala ere honek funtzionatuko duen! -Theklan; (zer?) 20:10, 14 Urtarrila 2007 (UTC)
- Bai, bidali euskalwikipedia(a bildua)walla.com helbidera email bat eta bidaliko dizut pasahitza, hemen ez jartzearren, ados? -Theklan; (zer?) 21:09, 14 Urtarrila 2007 (UTC)
[aldatu] De Broglie
Aupa Janfri, De Broglieren zure biografia irakurri det eta pare bat gauza aldatu, ea zer iruditzen zaizun. Edozein partikulak elkarrekin doan uhin bat duela ere esaten duzu, neri gehiago gustatzen zait partikula bakoitzak dagokion uhin bat duela esatea edo ta partikulak baliokidea zaion uhin bat duela. Zer iruditzen? Usogorri; (postontzia) 13:39, 15 Urtarrila 2007 (UTC)
- Aupa Janfri; uhin baliokide edo partikula orok elkarturik daukan uhinaren kontzeptua ezagutzen nuen, hori bai, aitortu behar euskeraz ez dudala horretaz ezer irakurri, beraz zure liburuak horrela badio, ba fenomeno. Eta horretarako dago fisika wikiproiektua, batak besteon artikuluak irakurri eta hobetzeko. Ea zer deritzozun e=mc2 eta fisikako historia (bukatu gabe) artikuluei buruz. Eta por zierto, zuk jakin bait dezakezu, teoria de las supercuerdas euskeraz nola da? Usogorri; (postontzia) 19:27, 15 Urtarrila 2007 (UTC)
[aldatu] Wikipedia guztiek izan beharko luketen artikuluen zerrenda
Kaixo Janfri. Atzo orrialde hori nahiko galduta gelditu zela ikusi nuenean, Aldaketa berrien orrialdeko goialdean agertzen den taulan gehitu nuen lotura bat, Beharrezko artikuluak izenarekin, eskuragarriago egon dadin. Azalean non jartzea proposatzen duzu? "Wikipedia" izena duen koadro horretan?
Bestalde, beharrezko artikulu horien zerrenda hobetzeko proposamen bat dut. Artikulu bakoitzaren ondoan dagokion gaztelaniazko eta ingelesezko artikulurako lotura jartzea, jendeak errazago izan dezan nondik itzuli dezakeen. Zer iruditzen? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 09:53, 7 Otsaila 2007 (UTC)
[aldatu] Doraemon txantiloia
Kaixo! Ba egia esan penarekin kendu nuen... baina berehala jarriko dut berriro, lasai! Eskerrik asko abisatzeagatik. -Theklan; (zer?) 13:32, 7 Otsaila 2007 (UTC)
[aldatu] Wikipediak behar zaitu
Ba ez dut aurkitzen! Ez dago Bidalitako elementuen karpetan... hala ere nahiko sinplea zen, ez pentsa, esaten zuen bakarra da zer den wikipedia (hori hemen nonbait ere aurki daiteke) eta jendeari eskatzen ahal duen heinean artikuluak sortu eta luzatzeko. Pare bat lotura ere baziren, Wikipediara bertara eta beste bat Laguntza:Nola lagundu dezaket orrialdera. Animo! -Theklan; (zer?) 15:03, 7 Otsaila 2007 (UTC)
[aldatu] Denontzat txantiloia
Iepa Janfri! Txantiloi:Lankide denontzat txantiloian ez luke Ez guretzat bakarrik jarri behar, guretzako beharrean? (hau da, hala erabiltzen da: materiala horienTZAT ekarri dute; horienTZAKO materiala ekarri dute; etab.). Hala uste ut nik behintzat... Izan ondo, Orereta 8:15, 29 Martxoa 200 (UTC)