Jaun Zuria
Wikipedia(e)tik
Jaun Zuria iparraldeko lur hotzetatik, Eskoziatik-edo, Euskal Herriratu zela diote batzuk. Beste batzuk, ordea, Sugaar eta Mundakako printzesa baten (Marirena beste batzuen esanetan)semea dela diote. Izotza bezalako azal zuria zeukan, gariak eguzkitan distiratzean duen antzeko koloreko adats luze, eta zeruari kendutako isla urdina begietan.
Laster egin Bizkaiko lurraren jaun eta jabe. Denek gurtzen zuten manbru eta trukuak lur hauetatik bidaltzeagatik. Arrosa andrearekin ezkondu zen, baina ez zuten seme-alabarik izan. Hala ere, Jaun Zuria gizon gihartsu eta lerdena zen eta inguruko emakume askok txoratuta bere egiten zuten. Horretatik, Bizkaiko kostaldeko azal zuri eta ile hori jaiotakoak haren nolabaiteko oinordekoak direla ustea.
Gaztelako erregeak Jaun Zuriaren beharra zuela-eta Butroeko gaztelu atzean, manbruak izutzeko ezpata lagata, erregearen gerla-osteetan buru jarri zen. Historia errealean, Jaun Zuria izena eman izan zaio Bizkaiko III. jauna Haroko Diego Lopez I.ari. Alegiak dio Arrosa andreak senarra gerran hila zela ustean, Errodrigo izeneko kondearen besoetan jarri zela, baina Jaun Zuria itzuli eta biak erail zituen ezpataz. Beste kondaira batek dio emaztea eta amorantea hil ondoren, burua galdurik, itsasontziz urrundu eta Ameriketara ere iritsi zela.
![]() |
Euskal Herriko mitologiako izakiak | ![]() |
---|---|---|
Mari • Sugaar • Amalur |