Jesus Maria Leizaola
Wikipedia(e)tik
Jesus Maria de Leizaola Sanchez (Donostia, 1896 - Donostia, 1989) abokatua eta EAJko burua izan zen.
1931n, 1933an eta 1936an Madrilgo gorteetan diputatu hautatuta, 1936ko urrian lehenengo Eusko Jaurlaritzak Justizia eta Kultura sailburua izendatu zuen. Frantzian 1937tik aurrera herbesteratuta, Normandiako lehorteratzean aliatuen laguntzako unitate militar txiki bat antolatu zuen. Agirre lehendakaria hil zenean (1960), kanpoko lehendakari izendatu zuten.
Euskal Herrira 1979an itzuli zen, Carlos Garaikoetxeari, hautatutako lehendakariari, zilegitasun osoa emanda. Eusko legebiltzarreko kidea izan zen lehenengo legegintzaldian.
[aldatu] Liburuak
- Contribución vasca a la ciencia y al derecho (1935)
- Economía vasca (1937)
- La poesía vasca en las Bellas Artes (1951)