Jin dinastia
Wikipedia(e)tik
Jin dinastiak 265tik 420ra Txina osoa bildu zuen. 263an Weiren tropek Shu estatua konkistatu zuten, eta modu horretan hiru erreinuetatik bira igaro ziren. 265ean Sima Yanek, Sima Qianen ondorengoak, Wei enperadorea boteretik kendu eta Caoren familiaren boterearekin bukatu zuen, Jin dinastia ezarriz. 280an Jinek Wu erreinua konkistatu zuten eta beraz iraganeko Han inperio osoa biltzea lortu zuten.
304tik aurrera ezegonkortasun handia egon zen Txinako iparraldean eta berriro hautsi zen batasuna. Jin dinastiaren kortea Nanjingera mugitu zen eta bertan egon zen 420 urterarte.