Jose Ramon Rekalde
Wikipedia(e)tik
Jose Ramon Rekalde euskal politikari, legelari, saiogile, abokatu eta irakaslea da.
Politikagintzan Frente de Liberacion Popular (Euskal Herrian Euskadiko Sozialisten Batasuna) ezker muturreko alderdiko kidea izan zen. Gerora, PSEn sartu zen beste kide askorekin. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Justizia sailburua izan zen alderdi horren izenean.
1962ko abuztuaren 29an, Maria Teresa Castells emaztearekin eta Luis Martin Santos psikiatra eta idazlearekin batera atxilotu zuten. Meliton Manzanas buru zuen Donostiako Brigada Politiko-Sozialen egoitzan torturatu zuten. Epaitegi militar batek urtebeteko espetxe zigorra ezarri zion.
2000ko irailaren 14an, etxean sartzerakoan, ETAko kide batek buruan tiro bat egin zion. Bala ahoa zeharkatu zion, burmuina kaltetu gabe.