Joxe Felipe Auzmendi
Wikipedia(e)tik
Joxe Felipe Auzmendi (Beasain (Gipuzkoa), 1965) telebista-aurkezlea da.
1983an, itzulpen, ekoizpen eta bikoizketa lanak egiten hasi zen. Horrez gain, publizitatean eta hainbat irratsaiotan ere aritu zen telebistan lanean hasi aurretik. Hainbat saio eta ekitaldi aurkeztu ditu Joxe Felipe Auzmendik Euskal Telebistan, hala nola: Zaleon Tourra, N.Y. 48 Ordu dokumentalak. Halaber: Izar Bila, Txandaka, Bila Dabilena, Gezurra Nagusi, 22ra, Jaiak, Telletxea’s Txou, Hori da Arrazoia eta Cosas de Dos saioetan aritu da. Gaur egun, Erletxea saioa aurkezten du.