Juan Ponce de Leon
Wikipedia(e)tik
Juan Ponce de Leon (Valladolid, 1460 - Kuba, 1521), Gaztelako (Espainia) konkistatzaile bat izan zen, Puerto Rico konkistatu eta Florida aurkitu zuen (1513ko martxoaren 27an).
Jatori noblekoa zen, pajea izan zen Fernando Katolikoaren gortean, eta Granadako konkistan borrokatu zen. Ez da ziurra bere lehenengo amerikara bidaia Kolonekin ala jada, 1502an, Ovandorekin egin zuen. Azken honekin, La Españolaren (Santo Domingo) konkistan parte hartu zuen.
Nahiz eta Kolon aurka erakutsi zen, 1510ean gobernatzaile izendatu zuten.