Juan de Beriain
Wikipedia(e)tik
Juan de Beriain (Uterga 1566 - 1633) idazle euskalduna da. Herri horretako apaiza izan zen 1602 eta 1633 bitartean.
Bi liburu elebidun idatzi zituen: Tratado de cómo se a de oír misa (...) (1621); eta Doctrina cristiana (...) (1626). Hauek dira guregana iritsi diren euskaraz idatzitako dotrina zaharrenak.
Liburu batean euskaraz idazteko arrazoiak eskaintzen dizkigu (erdaraz): "Munduan ez dago bere hizkuntza maite ez duen naziorik, eta eskoletan irakasten ez duen herririk. Hortaz, taxuzkoa da guk euskara estimatzea."