Juliar leinu
Wikipedia(e)tik
Juliar leinua Antzineko erromatar familia ospetsua izan zen. Leiendaren arabera, Julo, Eneasen semea eta, ondorioz, Venus jainkosaren iloba, izan zen leinuko lehena. Julio Zesarren familia izanda, Erromako boteretsuena bihurtu zen Errepublikako azken urteetan eta Inperioko lehenengoetan. Orduan, Klaudiar leinuarekin bat eginda, Julio-Klaudiar leinua osatu zuten, erromatar enperadoreen lehen leinua hain zuzen ere.
Familiako pertsonai nagusiak:
- Julio Zesar, diktadorea
- Zesar Augusto (adopzioaren bidez)
- Livia Drusila (adopzioaren bidez)
- Tiberio (adopzioaren bidez)
- Germaniko (adopzioaren bidez)
- Kaligula
- Gneo Julio Agrikola, Britaniako konkistatzailea
- Gaio Julio Zivilis, Bataviar matxinoen burua (69)
- Gaio Julio Higino, lehen mendeko idazlea
- Sexto Julio Frontino, lehen mendeko idazle eta politikaria