Kardiologia
Wikipedia(e)tik
Kardiologia da aparatu kardiobaskularraren gaixotasunetaz arduratzen den espezialitate medikoa, zehazki bihotzarekin lotutakoetaz.
Eduki-taula |
[aldatu] Lotutako gaixotasunak
- Arritmiak.
- Bihotzaren tumoreak.
- Bihotz-gutxiegitasuna.
- Kardiopatia iskemikoa.
- Miokardiopatiak.
- Sortzetiko kardiopatiak.
- Perikardioaren gaixotasunak.
[aldatu] Diagnostikoa
Diagnostikoa lortzeko oso garrantzitsua da miaketa fisiko ona egitea, murmurioak, arritmiak eta bestelako zeinuak antzemateko. Bestela, proba osagarriak baliatzen dituzte kardiologoek ahalik eta zehaztasun handiena lortzeko.
Hauexek dira proba osagarrien artean garrantzitsuenak:
- Elektrokardiograma (EKG).
- Toraxaren erradiografia.
- Ekokardiograma edo bihotzaren ekografia.
- Ergometria edo esfortzu-proba.
- EKG-Holter.
- Bihotzaren kateterismoa.
[aldatu] Tratamendua
Farmakoei dagokienez, hauexek dira Kardiologian askotan erabilitakoak:
- Diuretikoak.
- Antiarritmikoak.
- Antiagregatzaileak.
- Antikoagulatzaileak.
- Antihipertentsiboak.