Katilina
Wikipedia(e)tik
Katilina, latinez Lucius Sergius Catilina, (K. a. 108 - K. a. 62) Berant Errepublikako politikari erromatarra izan zen. Errepublika sistema suntsitzeko konspirazio baten burua izateagatik ezagutzen zaio batik bat. Zizeronek, haren etsai amorratuenak, konspirazioaren berri izan zuen, eta, Erromako Senatuko bilkura ospetsuenetako batean, denen aurrean Katilina salatu zuen.