KISS
Wikipedia(e)tik
KISS New Yorken 1973an sortutako glam rock eta heavy metal musika taldea da. Hasieratik etengabe lanean, 22 urrezko albumak lortu dituzte eta munduan zehar 80 milioi disko baino gehiago saldu dituzte.
Aurpegiko margoengatik eta eszenako janzkerengatik ezagunak, KISSek ospea lortu zuen zuzeneko emanaldi landuei esker. Haietan, su harnasketak, odolezko tuak, ke gitarrak eta su artifizialak ohikoak ziren. Haren irudi nahasezina promozioa hoberena izan da, eta KISS markak Elvis Presleyenak baino gehiago saltzen du.
Jatorrizko osakideak Gene Simmons (baxua eta ahotsa), Paul Stanley (erritmo gitarra eta ahotsa), Paul "Ace" Frehley (gitarra nagusia eta ahotsa) zein Peter Criss (bateria eta ahotsa) izan ziren. Drogen gehiegizko erabilpenak nahiz sormen arazoak zirela kausa, Crissek eta Frehleyk taldea utzi zuten 1982an. Orduko, haien arrakasta komertziala ez zen lehen bezain indartsua.
1983an, makilajea alboratuta, berpiztu egin zen KISSen arrakasta. 1996an, jatorrizko osakideak eta makilajeak bueltatuta, mundu osoko bira burutu zuten, ekonomikoki urteko arrakastatsuena. 210 hiritan jo zuten eta 2.2 milioi ikusle erdietsi zituzten gutxi gorabehera. Horren ostean Crissek eta Frehleyk berriro utzi zuten taldea, baina Eric Singer eta Tommy Thayer dituzte ordezko.