Komantxe
Wikipedia(e)tik
Komantxeak amerikako tribu bat dira, Komantxeriakoak (Nuevo Mexiko, Kolorado eta Kansasen hegoekialdea, Oklahoma eta Texasen ekialdeak osatzen duen lurraldea). Bere biztanle kopuru maximoa 20.000 kidekoa izan zela uste da. Gaur egun Komantxe Nazioak 10.000 bat kide ditu; erdia Oklahoman bizi da eta gainontzekoak Texas, Kalifornia eta Nuevo Mexikon.
Komantxe izenaren jatorriari buruzko hainbat teoria daude. Onartuena "Kohmathts" (etsai) ute hizkuntzako hitzaren eratorria dela uste da. Komantxeek beraien buruari Numunuu (Herria) deitzen diote.