Konputagailu-sare
Wikipedia(e)tik
Konputagailu-sarea (sare informatikoa ere deitua) bitarteko fisiko (kableak) edo haririk gabeko loturetatik informazioa, baliabideak (DVD-ROM, inprimagailuak etab.) eta zerbitzuak (posta elektronikoa, jokoak, txat etab.) konpartitzen duen konputagailu edota gailu multzo da.
Eduki-taula |
[aldatu] Sarrera
Oinarri oinarrian, sare bat, datuak konpartitzeko elkar konektatutako ekipo bi edo gehiago dira. Ideia izugarria ez dirudi arren telekomunikazioetan eman den aurrerapenik handiena izan da.
Sareak datuak konpartitzearen beharretik sortu ziren. Ekipoak lan izugarriak ekoizten dituzte baina gero ez dute ahalbidetzen datuak arin konpartitzea. Sarerik gabe datuak biltegiratze euskarrietan eramanez konpartitzen zituzten (zintak, disketeak, txartel zulatuak, disko gogorrak etab.). Sarearen beharra arin konturatu ziren.
[aldatu] Zergatik erabili sare bat?
Inprimagailuak eta beste periferikoak |
Sareak heldu baino lehen erabiltzaile bakoitzak bere inprimagailua behar zuen, ploterra eta beste periferikoak. Inprimagailua konpartitzeko modua, inprimagailuaren ekipoa konpartitzea zen. Gaur egun sareen bitartez, erabiltzaileek datuak eta periferikoak aldi berean konparti ditzakete. |
Datuak |
Sareak existitu baino lehen, langileak informazio konpartitzeko honako prozedura hauek egin behar zuten: • Informazio bata besteari esan (ahozko komunikazioa). • Txostenak idatzi • Informazioa diskoan jarri eta diskoa beste ekipora eraman eta bertan datuak kopiatu. Sareak informazio idatziaren beharra murrizten dute eta edozein motatako datuak edozein erabiltzailerentzako eskuragarri egotea ahalbidetzen dute. |
Aplikazioak |
Sareak testu-prozesadore bezalako aplikazioak berdintzeko erabil daitezke. Honela sare osoan aplikazio eta bertsio berdina erabiltzen ari garela bermatzen dugu. Gaur egun posta elektronikoa, internet, sare-aplikazioak (Lotus Notes) erabiltzeko sareetan inbertitzen dituzte. |
[aldatu] Abantailak
Sare batek dituen abantailak honako hauek dira:
-
- Komunikazio maila handitu. Langileak etengabe behar dute informazioa gutunak, fakturak, proiektuak... egiteko. Sare lokalek eskaintzen dituzten zerbitzuak, langile guztiei informazio hau errazteko zuzenduta daude. Enpresa bateko sail desberdinen arteko komunikazio errazten du. Bai enpresako ordenagailuen arteko barne komunikazio arina ahalbidetzen du, zuzenean konektatutako makinen sistemaren konplexutasuna ahaztuz. Baita urruneko gailuen atzipenari esker (router), kanporako komunikazioa aukera hornituz. Adib: barne-posta, urruneko posta, www...
-
- Baliabideen kudeaketa zentralizatua. Puntu batetik zehazten dira baliabide baten konfigurazioa eta atzipen baimenak.
-
- Produktibitatea handitu. Enpresek hiru baliabide dituzte funtzionatzeko: langileak, ekipoak eta informazioa. Sare batek informazioaren banaketa egokia ahalbidetzen du, lan errepikatuak gutxitzea, informazioa errazago eskuratzea, prozesatzea eta biltegiratzea.
-
- Ekipoen kostuak gutxitu. Hardware konpartituz langile askok erabiltzen du baliabide bera, orduan baliabide gutxiago behar dira. Sare baten bitartez inprimagailu bat konparti daiteke 10 langileentzako. Baina hardware bakarrik ez da guztia, software ere konparti daiteke. Ikusi ondoko taula
-
- Lan-taldetan behar egiteko aukera. ( groupware: Taldeentzako softwarea. Proiektu bateko erabiltzaile talde bati zerbitzatzen duen sare-software.
-
- Dirua aurreztu.
Periferikoak |
Disko gogorra CD-unitatea Inprimagailua Modem Zinta (back up) Ploterra |
Talde-aplikazioak |
Datu baseen atzipena Fitxategiak Posta elektronikoa Agenda Konpiladoreak |
Erabiltzaile aplikazioak |
Testu-prozesadoreak Kalkulu-orriak Datu-baseak Grafikoak Komunikazioak |
[aldatu] Sare bateko osagaiak
- Nodo (Adabegi): sare-moduko egitura batean, elkarri konektatutako edozein elementu. Adib: ordenagailua, router, sare-inprimagailua, hub, switch, zubia...
- Lan-estazioa: Sare interfaze baten bitartez sare-zerbitzarira konekta daitekeen edozein ordenagailu edo terminal eta hauei konektatutako periferiko guztiak. Adib: ordenagailua, sare-inprimagailua, router.
- Zerbitzaria: Beste ordenagailuei zerbitzuak ematen dituen sareko ordenagailua. Adib: fitxategi-zerbitzua, inprimagailu-zerbitzaria, komunikazio-zerbitzaria.
[aldatu] Sareko hardware
-
- Interfaze-txartela (NIC). Adib: sare-txartela
- Hub, swicth, zubiak, router (Ordenagailuak elkar konektatzeko gailua)
- UPS (etenik gabeko elikadura). Ordenagailuak babesteko indar-sistema, elektrizitate-indarra joaten denean edo gehiegi jaisten denean elikadura etetea eragozten duena.
- Sare baliabideak: sare-inprimagailua, biltegiratze periferikoak (RAID)
- Segurtasunenerako unitateak. Adib: DAT zinta-unitateak
- Konputagailuak
[aldatu] Konputagailu-sareen sailkapena
[aldatu] Datuen noranzkoaren arabera
-
- Simplex norabide bakarreko komunikazioa, DTE batek igorri eta besteak jaso (adb: telebista)
- Half-duplex bi norabideko komunikazioa, une berean DTE batek bakarrik transmititzen du (adb: irrati-amateur )
- Full-duplex bi norabideko komunikazioa, DTE hartzaileak eta igorleak une berean igorri eta jaso dezakete (adb: telefonoa )
[aldatu] Eremu geografikoaren arabera
[aldatu] Funtzionaltasun harremanaren arabera
-
- Bezero-zerbitzari
- Parez parekoa (P2P)
[aldatu] Protokolo egituraren arabera
[aldatu] Sare topologiaren arabera
-
- Bus topologia
- Eraztun topologia
- Izar topologia
- Amaraun topologia
- Zuhaitz topologia edo topologia hierarkikoa
[aldatu] Sare protokoloak
[aldatu] Sare estandarrak
IEEE normalizazio erakundeak sareen estandar erabilienak definitu ditu:
- IEEE 802.3 Ethernet sareentzako
- IEEE 802.5 Token Ring sareentzako
- IEEE 802.11 Wi-FI sareentzako
- IEEE 802.15 Bluetooth sareentzako
- IEEE 802.16 WiMAX sareentzako
- ISOren OSI eredua
- TCP/IP sarea
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- Andrew S. Tanenbaum, Konputagailu-sareak (3. ed 2002), EHU ed.