Linguae vasconum primitiae
Wikipedia(e)tik
Linguae Vasconum Primitiae euskaraz argitaratu zen lehen liburua izan zen, 1545. urtean eta Bernart Etxeparek idatzia.
15 bertsoz osatuta dago eta prosan idatzitako aurrekari bat du. Behenafarreraz daude idatzita eta 15 bertsoetariko 2 erlijioari buruz dira, 10 amodioari buruz, bertso bat berari buruz eta 2 Euskara hizkuntzarekiko gorespenak. Berari buruzko bertsoan Bernart Etxeparek Biarnon espetxeratua izan zela kontatzen du, traizio salaketa faltsu baten ondorioz.
Amodiozko bertsoetako batek honela dio:
|
|
Etxeparek Euskararen alde idatzi zituen bertso batzuk gaur egun ere asmo berberarekin erabiltzen dira, "Heuscara ialgui adi mundura" kasu. Amaierako kontrapasaren hasieran aurkitzen dira:
- "Heuscara ialgui adi campora
- Garacico herria
- Benedica dadila
- Heuscarari eman dio
- Behar duyen thornuya.
- Heuscara
- Ialgui adi plaçara
- Berce gendec vste çuten
- Ecin scriba çayteyen
- Oray dute phorogatu
- Enganatu cirela.
- Heuscara
- Ialgui adi mundura"