Lluis Llach
Wikipedia(e)tik
Lluís Llach i Grande | ||
---|---|---|
![]() Lluis Llach Pariseko Olimpian eskainitako kontzertuan
|
||
Datuak | ||
Jaiotza herria | Girona | |
Jaiotza data | 1948ko Maiatzaren 7 | |
Musika mota | kantautore | |
Webgunea | www.lluisllach.cat |
Lluís Llach i Grande (Girona, Katalunia, 1948ko maiatzaren 7) kantautore eta musikagile katalana da.
Sei urterekin melodiak konposatzen hasi zen, baina 1965era arte ez zuen abestirik konposatu. Bere lehenengo abestia "Que feliç era, mare", bere anaiaren, Josep Maria, letra zuela.
1967an, Els Setze Jutges taldean sartu zenean, Nova Canço mugimenduan debutatu zuen.
1969ren amaieran, izaten ari zuen arrakastaren ondorioz, Palau de la Música Catalanan inor gabe abestu zuen. Horrek, garai hartako bakarlaririk onenen artean jarri zuen. Ondoren, Kubara joan zen eta Madrilen inor gabe abestu zuen berriz ere. Hori dela eta, 4 urteetan zehar Bartzelonan abestea debekatu zioten.
Halere, Frantzian hasi zen abesten, hain zuzen ere Parisen. Han, Olympia Antzokia bete zuen bere kontzertu batean.
1975ko kontzertuen ondoren, atxilotu zuten eta isuna jarri zioten. Gainera, 8 hilabetetan zehar Espainian kantatzeko debekua jarri zioten.
1976 berragertu zen Palau Municipal d'Esports de Barcelonan, jende asko erakarriz.
Berak konposatutako abestiak kantatzeaz gain, Konstantinos Kavafis, Joan Salvat-Papasseit, Joan Oliver, Josep Maria de Sagarra, Màrius Torres edo Miquel Martí i Pol poeten olerkiei musika jarri dio.
[aldatu] Diskografia
- 1968. Els èxits de Lluís Llach
- 1970. Ara i aquí
- 1972. Com un arbre nu
- 1973. Lluís Llach a l'Olympia
- 1974. I si canto trist
- 1975. Viatge a Ítaca
- 1976. Barcelona. Gener de 1976
- 1977. Campanades a morts
- 1978. El meu amic el mar
- 1979. Somniem
- 1980. Verges 50
- 1982. I amb el somriure, la revolta
- 1984. T'estimo
- 1985. Maremar
- 1985. Camp del Barça, 6 de Juliol de 1985
- 1986. Astres
- 1988. Geografía
- 1990. La forja de un rebelde
- 1991. Torna aviat
- 1992. Ara, 25 anys en directe
- 1993. Un pont de mar blava
- 1993. A Bigi, perquè el ballis
- 1994. Rar
- 1995. Porrera -Món-
- 1997. Nu
- 1998. 9
- 2000. Temps de revoltes
- 2002. Jocs
- 2004. Poetes
- 2005. i.