Louis Etxeberri
Wikipedia(e)tik
Louis Etxeberri poltikaria eta kazetaria 1853an jaio zen. Maulen diputatu, Donazaharren auzapez eta Garazi aldean sindiko ibili zen. Pierres Xarritonen arabera, Etxeberri politikoki bonapartista zen.
1887an "Eskualduna" argitalpena, euskarazko lehenengo astekaria izan zena, sortu zuen. Artikulugile oparoa izan zen, batik bat soziologiari lotutako gaiak jorratuz eta tartean Amerikara euskaldunek egindako emigrazioa. 1944 arte argitaratu zuten aldizkaria baina, barneko ika-mika batzuk zirela eta, Etxeberrik zuzendari kargua utzi behar izan zuen eta "Eskualdun Ona" argitalpena sortu.
1907an hil zen.