Lourdes Iriondo
Wikipedia(e)tik
Lourdes Iriondo Mujika kantaria Donostian jaio zen 1937ko martxoaren 27an. Urnietan bizi izan zen txikitatik. Ez Dok Amairu taldearen kidea izan zen hasieratik. Xabier Lete kantari ezagunarekin ezkondu zen.
Abeslari moduan izan zen ezaguna batez ere, baina idazlan batzuk ere argitaratu zituen.
2005eko abenduaren 27an hil zen Donostian, gaixotasun kroniko batek jota.
Eduki-taula |
[aldatu] Diskografia
- "Maria Lourdes Iriondo". 1967, Belter diskoetxea (Bartzelona-Madril).
- "Maria Lourdes Iriondo". 1967, Belter diskoetxea.
- "Lourdes Iriondo". 1968, Belter diskoetxea.
- "Kanta zaharrak". 1968, Belter diskoetxea. Resurreccion Maria Azkuek bildutako kantutegitik aukeratutako abesti zaharrak ziren.
- "Aur kantak". 1969, Herri Gogoa-Edigsa.
- "Lourdes Iriondo-Xabier Lete". 1969, Herri Gogoa (Donostia).
- "Lourdes Iriondo". 1969, Herri gogoa-Edigsa.
- "Lurdes Iriondo". 1974, Arte y Ciencia (Donostia).
- "Lurdes Iriondo-Xabier Lete". 1976, Edigsa.
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Haur eta gazte literatura
- "Martin arotza eta Jaun deabrua. Sendagile maltzurra". 1973, Gero.
- "Asto baten malura". 1975, Gero.
- "Buruntza azpian". 1975, Gero.
[aldatu] Narrazioa
- "Hego-haizearen ipuinak". 1973, Gero.
- "Lotara joateko ipuinak". 1983, Erein