Luciano Pavarotti
Wikipedia(e)tik
Luciano Pavarotti 1935eko urriaren 12an Modenan jaiotako tenore italiarra. Operako abesle bizien artean ospetsuena. Okindegi baten seme har bakarra, "Scuola Magistrale" ikastetxean egin zituen bere ikasketak, eta bertan klaseak eman zituen lehen mailako irakasle moduan behin ikasketak bukatu egin zituela. Bere lehengo ahotsak Modena-ko abesbatzan eman zituen bere aitarekin batera.
1961eko apirilaren 29an agertu zen lehenengo aldiz opera bat abesten "La Bohème"ko Rodolfo-ren papera interpretatuz Reggio Emilia antzokian, arrakasta haundiz. Horduztik aurrera antzoki internazional askotan abestu zuen Joan Sutherland sopranoarekin batera, zeinekin bikote artistiko ezinhobea sortu zuen. Baina Pavarotti fenomenoak Metropolitan-en salto egin zuen, "La fille du Regiment" opera abestu zuenen Tonio-ren papera antzeztuz. Opera honek oso famatua den aria bat du, non 9 Do garai eman behar diren, eta Pavarotti-k ahots eta erreztasun izugarriz eman zituenean, ikus-entzule guztiek ezin ozenkiago txalotu zuten. Horrek "New York Times"en portada bat irabaziarazi zion, bere iza¡ena mundu osoan ezagutzen hastearekin batera.
Izugarrizko diska kopurua grabatu egin ditu bere karreran zehar, bakarkako rezitaletatik inoiz grabatu diren opera bertsiorik hoberenetara. Aipatzekoa da ere "War Child" organizazioari laguntzeko sortutako "Pavarotti and Friends" kontzertu famatuak, bertan Pop, Rock eta musika mota guztietako abesleekin batera abestu baitu, munduan dagoen tenorerik famatuenean bihurtuz. Horrek generazio askok ezagutzea eta jarraitzea suposatu du, eta bere diskografia, salduena izatea. Hiru Tenoreen partaide izan zen, Placido Domingo eta Jose Carrerasekin batera.