Luis Ocaña
Wikipedia(e)tik
Jesús Luis Ocaña Pernía (Priego, Cuenca, 1945eko ekainaren 9 - Mont-de-Marsan, Frantzia, 1994ko maiatzaren 19) espainiar txirrindulari ospetsua izan zen, 1973an Frantziako Tourrean garaipena lortu zuen.
1971 ere Tourran garaipena lortzeko zorian egon zen. Lehenengoa zegoen sailkapen nagusian Eddie Merckxen aurretik; honekiko 7 minutu t'erdi inguruko abantailarekin. Baina Col de Menteko jaitsieran jausi egin zen eta bertan behera utzi behar izan zuen.
1994. urtean bere buruaz beste egin zuen, depresio baten ondorioz, arazo ekonomikoak eta Hepatitis C-a jasan ondoren.