Luis Peña Gantxegi
Wikipedia(e)tik
Luis Peña Gantxegi (Oñati, Gipuzkoa, 1926 martxoaren 29 - ) arkitektoa da, batez ere Donostiako Haize Orraziko plaza eta Gasteizko Foru plaza egin dituelako, Eduardo Txillida eskultorearekin batera.
1959 urtean Madrilgo Arkitektura Eskolan diplomatu zen eta urte horretan bertan hasi zen Zarauzko Vista Algre etxebizitza dorrea egiten, parkean barreiatutako etxebizitza dorre multzo baten lehena izan behar zuena. 1976 eta 1982 irakasle izan zen Bartzelonako Arkitektura Eskolan. Oriol Bohigas arkitekto katalanarekin batera Donostiako Arkitektura Eskolaren sortzailea izan zen, hasieran Bartzelonako Eskolaren menpekoa eta, gero, Euskal Herriko Unibertsitatearen baitan.
Bere lanak inguru natural eta kulturalean moldatuta egotea saiatzen da, baita euskal tradizioari fidelak izatea. Donostiako Tenis plazaren egilea da (1976), itsasoa eta Eduardo Txillidaren Haize Orrazia eskulturak ikusteko leku paregabea, hainbat plataforma, egonleku eta mailadiz osatua.
1997 urtean Arkitekturako Munibe Saria jaso zuen.
[aldatu] Lan garrantzitsuak
- 1959-1960 : Vista Alegre etxebizitza dorrea, Zarautz
- 1963-1967 : Iparragirre etxebizitzak, Mutriku
- 1964-1965 : Aizetzu etxebizitzak, Mutriku
- 1965-1966 : Imanolena etxea, Mutriku
- 1968 : San Frantzisko eliza, Gasteiz
- 1969 : Larreina etxebizitzak, Mutriku
- 1973-1975 : Gipuzkoako Batasun Farmazeutikoaren biltegia, Donostia
- 1975-1977 : Tenis plaza (Haize Orrazia), Donostia (Eduardo Txillida eskultorearekin elkarlanean)
- 1977 : Hilerriko Monumentua, Oiartzun
- 1977-1978 : Xabier Zubiri institutua, Donostia
- 1978 : Foruen plaza, Gasteiz (Eduardo Txillida eskultorearekin elkarlanean)
- 1981-1986 : Mirakontxako etxebizitzak, Donostia
- 1982-1985 : Trinitate plaza (pilotalekua, bolatokia, mailadia eta idi dema lekua) Donostia
- 1984-1985 : Espanya Industrial parkea, Bartzelona
- 1991 : Abarka etxebizitzak, Oñati
- 1991-1992 : Amara Plaza hotela, Donostia
- 1994 : Onddi dorrea, Hernani
- 1994 : Kiroldegia eta igerilekuak, Billabona
- 1995-1996 : Aranburu Jauregia kultura etxea, Tolosa
- 1997 : Zementuaren Museoa, Añorga, Donostia
- 1998 : Bastero kulturunea, Andoain
- 1999 : Santiago plaza, Pasai Donibane
- 2002 : Itsas Adarraren Museoa, Bilbo
- 2004 : Etxebizitza blokea, Abandoibarran Bilbo
[aldatu] Kanpo loturak
- Luis Peña Gantxegi arkitektura agentziaren web gunea (proiektu guztien argazki eta planoak, eraikiak eta eraikigabeak)