Luzio Zesar
Wikipedia(e)tik
Luzio Zesar, latinez Lucius Caesar eta Lucius Julius Caesar Vipsanianus (K. a. 17 - K. o. 2), Agripa eta Julia Maiorren bigarren semea izan zen.
K. a. 12an, aita hil ondoren, Augustok Luzio eta Gaio Zesar anaia semetzat eta oinordekotzat hartu zituen. Honela, Augustok eta Liviak hezi zituen.
Etorkizun oparoa izan arren, gazte hil ziren bi anaiak. Luzio gaixotasun batek hil zuen K. o. 2an. Gaio Zesar 18 hilabete beranduago zendu zen. Tiberio bilakatu zen orduan Augustoren ondorengoa.