Maltzaga
Wikipedia(e)tik
Maltzaga Soraluze, Eibar eta Elgoibarko udalerriek muga egiten duten guneari deritzo. Oso gune estrategikoa da, bertan GI-627 errepidea eta N-634 errepideak elkartzen dira rotonda batean. AP-1 autopista bertatik abiatzen da Gasteiz alderuntz. Gainera autopista hori A-8arekin elkartzen da puntu berean. Antzina, trenbideak ere bertan elkartzen ziren. Hau dena gutxi balitz Deba ibaiak (Soraluzetik) Ego ibaia (Eibartik) jasotzen du bertan.
Kategoriak: Eibar • Elgoibar • Soraluze