Mariano Arrate
Wikipedia(e)tik
Mariano Arrate Esnaola (Donostia, 1892ko abuztuaren 12a-Donostia, 1963ko abenduaren 24a), futbolari gipuzkoarra izan zen.
Real Sociedadeko jokalaririk garrantzitsuenetarikoa izan zen 1908tik 1924ra. 65 partidatan aritu zen, 11 gol sartuz.
Atotxako futbol zelaiaren inaugurazioan jokatu zuen 1913ko urriaren 5ean, Bilboko Athletic Cluben aurka.
Espainiako selekzioarekin 6 aldiz jokatu zuen.