Martin Carrera
Wikipedia(e)tik
Marttin Carrera Aramburu (Beasain, Gipuzkoa, 1713ko martxoaren 23a -Beasain, Gipuzkoa, 1768ko abuztuaren 31a) arkitektua zen.
Pedro Karrera Arana arkitektuaren eta Tomasa Aranburu Loinazen semea. Bi aldiz ezkondu zen; lehenengo emaztearekin, Orendaingo Maria Egipziaka Artzadun, Manuel Martin izeneko semea izan zuen. 55 urterekin hil zen.
[aldatu] Lanak
Aipatutakoak izan ezik, errota eta etxe partikular asko ere egin zituen.
- Mutiloako elizako harrilanak.
- Elgoibarko Bartolome Deunaren parrokiako sakristia.
- Zegamako elizaren berritea.
- Arrasateko Udaletxearen aurrealde.
- Eskoriatzako parrokiako planoak.
- Aretxabaletako parrokiako dorretxoak eta kanpandorrea.
- Aretxabaletako herri-iturri apaingarria.
- Orendaingo eliza.
- Pasai San Pedrokoa eliza.
- Tolosako Andre Mariren elizako bi dorretxoak eta kanpandorrea.
- Ibarrako zubia eta eliza.