Michael Jackson
Wikipedia(e)tik
Michael Joseph Jackson AEBetako abeslaria 1958ko abuztuaren 29an jaio zen Gary-n (Indiana). Bost urterekin anaiekin batera "The Jackson Brothers" taldea osatu zuen, gerora "The Jackson Five" izango zena.
Bakarlari moduan, ibilbide arrakastatsua eduki du, "Thriller" (1982) diskoa izanda historiako salduena munduan (51 milioi ale), 13 Grammy Sari eskuratuta eta 13 "number-one single" lortuz AEBetan, besteak beste. "Thriller", "Billie Jean", "Beat It", "I Just Can't Stop Loving You", "Bad" eta "Black or White" haren abestirik arrakastatsuenen artean daude.
Rock and Roll Hall of Fame-n bi aldiz sartu da, "The Jackson 5" garaian eta bakarlari moduan.
Bizitza pribatuan, azken urteotan arazoak eduki ditu Justiziarekin, eta 2005ean epaitu egin zuten adingabeko batzuk salatutako sexu gehiegikeriak direla eta.
[aldatu] Diskografia
- 1971: Got to Be There (Motown)
- 1972: Ben (Motown)
- 1973: Music and Me (Motown)
- 1975: Forever, Michael (Motown)
- 1979: Off the Wall (Epic)
- 1982: Thriller (Epic)
- 1987: Bad (Epic)
- 1991: Dangerous (Epic)
- 1995: HIStory (Epic)
- 1997: Blood on the Dance Floor (Epic)
- 2001: Invincible (Epic)